Hitzordu garrantzitsua dute arraunlariek bihar goizean Getarian, 10:30ean hasita, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko baita. Bertan izango dira eskualdeko ordezkariak: Getaria –50. urteurrena ospatzen ari da aurten–, Orio, Zarautz eta Zumaia.
Aurrena beteranoek jokatuko dute estropada, gero emakumeek, 11:00etan hasita, eta azkenik, gizonek, 12:00etatik aurrera. Beteranoetan Badok 13 eta Zumaia izango dira eskualdeko ordezkariak. Emakumezkoetan, Orio, Zarautz eta Zumaia, eta gizonezkoetan, hiru horiek eta etxeko trainerua, Getaria.
Gainerako klubak, berriz, honakoak izango dira: Donostia Arraun Lagunak, Fortuna, Hibaika, Hondarribia, Illunbe, Kaiarriba, Lapurdi, Mutriku, San Juan, San Pedro eta Tolosa.