Zabalik dago salbatoreetako boitibeheren jaitsieran izena emateko epea

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 30a

Lagun batzuk duela bi urteko Goitibehera Jaitsieran parte hartzen. (Gorka Eizagirre)

Datorren ostiralera bitartean izango da egitasmoan parte hartzeko izena emateko aukera Turismo Bulegoan. Abuztuaren 8an egingo dute jaitsiera, eta partaideek 16 urte beteta izan beharko dituzte.

Zabalik dago Getariako Salbatore jaien barruan egingo duten goitibeheren jaitsieraren 17. edizioan izena emateko epea. Getariako Turismo Bulegoan eman daiteke abuztuaren 8an egingo duten probarako izena; ekainaren 5a, ostirala, izango da horretarako azken eguna.

Jaitsieran parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 16 urte beteta izatea, eta izena ematerakoan NA aurkeztu beharko dute herritarrek. Egitasmoaren antolatzaileek azaldu dutenez, goitibehera bakoitzeko talde bakoitzak, gutxienez, bi kidekoak izan beharko dute, eta hiru laguntzaile ere aurkeztu beharko dituzte antolaketa lanetan aritzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide