Getariako HAPOren orain arteko lanketa herritarrei erakutsiko diete bihar arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 4a

Getariako herrigunea.

Santiago Peñalba arkitektoa arduratuko da lehen proposamenaren nondik norakoak azaltzeaz, eta asteazkenetik aurrera, dokumentuaren gako nagusiak jasotzen dituzten panel informatzaileak udaletxeko sarreran egongo dira ikusgai. 

Getariako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) eguneratzeko prozesua abiatu du, 2008ko araudia gaur egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara egokitzeko, "eta nagusiki, herri osoaren etorkizuneko ikuspegi bateratua lantzeko". Horretarako, herriaren egoera aztertu du, arazoak, aukerak eta lehentasunak identifikatzeko, eta Getariaren hurrengo hamabost urteetarako norabidea zehazteko.

Egindako lanketa –hots, aurrerakina– eztabaida fasean dagoela azaldu du udalak, eta gaineratu du herritarren ekarpenekin "dokumentua hobetzea eta lehentasunak finkatzea" nahi duela. Horregatik, aurkezpen ekitaldi irekia antolatu du bihar arratsalderako. Hitzordua 18:30ean izango da, udalbatzar aretoan. Herritarrak animatu nahi ditu aurkezpenera gerturatu eta elkarrizketan parte hartzera.

HAPOa lantzen ari den Santiago Peñalba arkitektoa arduratuko da lehen proposamenaren nondik norakoak azaltzeaz, eta asteazkenetik aurrera, dokumentuaren gako nagusiak jasotzen dituzten panel informatzaileak udaletxeko sarreran egongo dira ikusgai. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide