San Prudentzio eguna izango da hurrengo asteartean, hilak 28, eta Getariako izen bereko auzoan dagoeneko prest dute jaietarako egitaraua. Hain justu, apirilaren 26an, igandearekin, ospatuko dituzte bertan festak, eta 28an Meza nagusia izango da.
Besteak beste, umeentzako tailerra, dantza eta musika emanaldiak eta antzerki inprobisatuko saioa antolatu dituzte iganderako. Gainera, Altza Porru Ekoizle Txikien IV. Azokara gerturatzeko aukera ere izango dute herritarrek. Hona hemen egitarau osoa:
Apirilak 26, igandea
- 11:00-14:00. Altza Porru Ekoizle Txikien San Prudentzioko IV. Azoka.
- 11:00-13:00. 6 urtetik gorakoentzako arte jolas tailerra. Parte hartzeko, 676 82 80 02 zenbakira idatzi daiteke. Izena emateko azken eguna apirilaren 22a izango da.
- Jarraian, Gure Txeruko dantzari txikien emanaldia.
- Goizean zehar, Perejilek taldeak girotuko du auzoa.
- Eguerdian, pintxoak, ogitartekoak eta edariak, auzoko karpan.
- 16:00. Supituki antzerki inprobisatuko saioa helduentzat.
Apirilak 28, asteartea: San Prudentzio eguna
- 10:30. Txistularien diana.
- 11:00. Meza nagusia.