Getariako Musika Bandak emanaldi berezia eskainiko du ostiral honetan. Hain justu, "ohiko kontzertuetatik aldenduz", bestelako proposamen batekin dator oraingoan, eta horretarako, Aldapeko Basque Latin Jazz taldea gonbidatu du. Talde horrek aski ezagunak diren euskal doinuak, runba edota cha-cha-cha bezalako erritmo latinoekin uztartzen ditu, eta ostiral honetan Getariako musikariekin batera eskainiko du kontzertua.
Hala, emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Salbatore elizan, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.