Indarrean da jada udaberriko TAO sistema

Intza Trula 2026ko apirilaren 2a

TAO makina bat, Getariako Malkorbe hondartzan. (Getariako Udala)

Maiatzaren 31ra arte, TAO zein egoiliarren aparkalekuen sistemak indarrean egongo dira asteburuetan eta jaiegunetan. Ekainaren 1etik aurrera, berriz, egunero egongo da martxan.

Behin Aste Santuan sartuta, Getariako Udalak jakinarazi du indarrean dagoela udaberriko TAO eta egoiliarren aparkalekuen sistema. Aldi honek maiatzaren 31ra arte iraungo du, eta asteburu zein jaiegunei eragingo die.

Hori horrela izanik, maiatzaren 31ra arte, asteburu zein jaiegunetan ordaindu egin beharko da TAO guneetan aparkatzeko, eta egoiliarren aparkalekuak bertako txartela dutenek soilik erabili ahal izango dituzte.

Udako denboraldia izango da datorrena: ekainaren 1etik irailaren 30era, iraungo du, eta denbora tarte horretan, sistema egunero egongo da martxan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide