Sendabelarrei buruz argitaratu duen liburua aurkeztuko du astelehenean Getarian Garbiñe Larreak

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 26a

Garbiñe Larrea, ispiliku soro batean. (Utzitakoa)

Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili liburua Zarautz jauregian aurkeztuko du hilaren 30ean, hitzaldi-tailerra eskainita. 

Garbiñe Larrea naturopatak sendabelarrei buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du datorren astelehenean, martxoak 30, 18:30ean Getariako Zarautz jauregian. Hitzaldi-tailerra izango dela jakinarazi du udalak, eta herritar orori irekia dela. 

Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili izena du lanak, eta 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza jaso du bertan. Ukenduak, tinturak, infusioak eta abar autonomiaz egiteko azalpenak ematen ditu, eta liburuaren helburua da sendabelarren inguruko ezagutzan sakontzea, ikasitakoa eta jasotakoa elkarbanatzea, ekarpen berriak egitea, euren toxizitatea eta albo kalteak ezagutzea eta, "batez ere, gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak eskuratzea". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide