Igande honetan amaituko da Gure Txeruk getariar gaztetxoentzat antolatutako eskuz banakako 47. pilota txapelketa, orduan jokatuko baitituzte finalak eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak.
Herriko frontoian izango dira norgehiagokak 12:00etan hasita –eguraldi txarra balitz kiroldegian–, eta denera bost partida jokatuko dituzte buruz buru, honako hauek:
- Benjamin I:
- Hirugarren eta laugarren postuak: Beñat Romo-Edur Iribar
- Finala: Aiur Larrañaga-Izei Gorrotxategi
- Benjamin II:
- Hirugarren eta laugarren postuak: Unai Santiso-Xan Elorrieta
- Finala: Alain Domingo-Eneko Aizpurua
- Alebinak, finala: Unai Azkue-Oier Mujika