Getarian bi irteera antolatu dituzte martxoan Euskal Itsas Museoa ezagutzeko. Batetik, herriko erretiratuak martxoaren 18an, asteazkenarekin, joango dira Donostiako portuan dagoen museoa ikustera, eta izena emateko epea zabalik dute. Interesa duenak gejuez@gmail.com helbidera mezua idatzi behar du, edo 607 64 83 76 telefono zenbakira deitu. Doako ekintza izango da.
Katxopa gaztelekuak ere toki berera antolatu du irteera martxoaren 31rako, asteartea. Irteera hori ere doakoa izango da, eta izena emateko mezua idatzi beharko da urritza.ae@gmail.com helbidera.