'Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi' hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Getarian

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 4a

Joxe Azurmendi.

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatu du solasaldia Mikel Urdangarin eta Haritz Azurmendi filosofoekin. 

Artzape Euskaltzaleon Plazak hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi izenburupean, Mikel Urdangarin eta Haritz Azurmendi filosofoak ariko dira solasean herritarrekin. "Zer ikasi behar genioke Joxe Azurmendiri gaur egungo garaia hobeto irakurtzeko? Nola begiratzen diote bi pentsalari gaztek Azurmendiren obrari?"... Azurmendiren pentsamendua eta ekarria aletuko dute bi filosofoek. 

Saioa Zarautz jauregian izango da, 18:30ean, eta iazko udan zendu zen euskal idazle, filosofo, saiakera egile eta poeta izango dute hizpide. Azurmendik etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko argitaratu zituen, eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) sortzaileetako bat izan zen, halaber. EHUko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea izan zen, eta euskaltzain oso zen 2010etik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide