Getariako Udalak atzo eguerdian egin zuen Balentziaga kaleko garaje plazen esleipenerako zozketa publikoa, udaletxeko pleno aretoan. Zozketaren bidez, esleipen prozesuan parte hartu duten herritarren artean garaje plazak esleitu dituzte. Ekitaldia, hain justu, jendaurrean egin zuten, "gardentasuna eta prozeduraren bermeak bermatzeko" helburuarekin.
Balentziaga kaleko garaje plazen esleipen prozesuak azken asteetan izan du garapena, behin-behineko eta ondoren behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ostean. Atzo egindako zozketaren bidez zehaztu dituzte bai esleipen-hurrenkera, bai pertsona bakoitzari egokitutako garaje plaza, jabetzan zein alokairu modalitateetan.
Orain, esleipendunek martxoaren 2ra arte izango dute esleitutako plaza berresteko edo uko egiteko. Epe hori amaitu ondoren uko egindako plazak baleude, dagokion itxaron zerrendaren arabera egingo dituzte hurrengo esleipenak.