Aratz Beobide getariarrak lehen postua lortu du asteburu honetan Marbellan (Espainia) jokatu den Hiri Orientazioko Espainiako Txapelketan, M20 kategorian.
Gipuzkoako Orientazio Taldeko kideak 14 minutu eta 13 segundoko denboran osatu zuen hiri ibilbidea, probako denborarik onena berdinduz, "hiri ingurune konplexu batean azkartasunak, zehaztasun teknikoak eta erabakiak etengabe hartzeak markatutako lehiaketa batean", hain justu.
Halaber, orientazio taldeak esan du, emaitza honek Getariako kirolariak oinezko orientazioaren modalitate dinamikoenetako batean aurrera egin duela, eta Gipuzkoako klubak Estatu mailako lehiaketetan duen "une ona" indartzen duela.
