Abiatzear da Florenen Oroimenezko XIV. Futbito Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 18a

Getariako futbito txapelketako final bateko irudia.

Zortzi taldek parte hartuko dute aurtengo txapelketan, ostiral honetan hasita. Taldeetako bat berria izango da, Itxaspe. Finala ekainaren 13an izango da.

Ostiral honetan hasiko da Florenen Oroimenezko XIV. Futbito Txapelketa. Aurten zortzi talde ibiliko dira nor baino nor lehian ekainaren 13ko finaleko txartela eskuratzeko, eta bada aurrenekoz lehiatuko den talderik ere: Itxaspe. 

Gure Txeruk antolatzen du lehiaketa, eta partida guztiak ostiral gauetan eta igande arratsaldeetan izango dira. Finala, esan bezala, ekainaren 13an jokatuko da, eta finalerdia, astebete lehenago, ekainaren 7an. Oraingoz gizonezkoak dira izena eman duten guztiak. Hala ere, antolatzaileek azpimarratu dute emakumeek ateak zabalik dituztela txapelketan parte hartzeko, eta haien parte hartzea "bultzatzeko", fitxarik egin beharrik ez luketela izango –gizonezkoek egin beharra dute–.  

Lehenengo jardunaldia

Ohi bezala, futbitoko partida guztiak herriko frontoian jokatuko dituzte, baina eguraldi txarra denean kiroldegian izango dira hitzorduak. 

Lehenengo jardunaldiko norgehiagokak zehaztuta daude, eta honakoak izango dira:

Ostirala, otsailak 20:

  • Maruka-Elkano, 22:00etan. Epailea: Politena

Larunbata, otsailak 21:

  • Astillero-Garoa, 17:00etan. Epailea: Itxas Etxe
  • Mayflowe-Itxas Etxe, 18:00etan. Epailea: Astillero
  • Itxaspe-Politena, 19:00etan. Epailea: Elkano. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide