Getariar talde bat santa eskean atera da gaur goizean. Berez, Santa Ageda eguna ostegunean izan zen, baina Getariako Bertso Eskolak larunbatera atzeratu du kantu saio ibiltaria, atseden egunarekin bat egiteko.
Goizeko 9:00etarako zegoen jarrita hitzordua herriko plazan, eta atzerapen pixka batekin, pixkanaka agertzen joan dira protagonistak. Lehen kopla laburra plazan bertan, udaletxe aurrean kantatu eta gero, bideari ekin diote. Akerregitik barrena, San Prudentziora heldu dira eta handik Askizura, tartean, bidean aurkitu dituzten baserrien parean koplak abestuta.
Askizun egingo duten bazkariaren ondoren, kotxeetara igo, eta Meaga eta Eitzagara joango dira, iluntzean herrira bueltatzeko. Hasitako leku berean abestuko dute aurtengo azken kopla.