Balentziaga kaleko garaje plazen esleipen prozesuko behin-behineko zerrendak argitaratu dituzte

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 30a

Cristobal Balentziaga kaleko garajeak. (Getariako Udala)

Behin-behineko zerrendak argitaratuta, interesdunek 15 eguneko epea izango dute erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko, gaurtik otsailaren 19ra arte, hain zuzen. Behin-betiko erabakia eta gero, zozketa egingo dute.

Getariako Udalak Balentziaga kaleko aparkalekuko garaje plazen esleipen prozesuaren barruan, alokairuan eta jabetza erregimenean esleituko diren plazei dagozkien onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Esleipen prozesuan, guztira 228 herritarrek aurkeztu dute eskaera: 102 eskaera jaso dira alokairu bidezko esleipenerako, eta 126 eskaera, berriz, jabetzan eskuratzeko prozesurako.

Jabetza bidezko esleipenari dagokionez, Balentziaga kaleko -2 solairuan kokatutako 42 garaje plaza daude eskuragarri, eta alokairu bidezko esleipenaren kasuan, aldiz, 18. Eskaerak sei lehentasun talderen arabera sailkatu dituzte, aplikatu beharreko ordenantzan xedatutakoarekin bat etorriz. Halaber, baldintzak betetzen ez zituzten eskabideak baztertuen zerrendan jaso dituzte, dagokion baztertze arrazoiaren berri emanez. Hona hemen behin-behineko zerrendak:

Behin-behineko zerrendak argitaratuta, interesdunek 15 eguneko epea izango dute erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko, gaurtik otsailaren 19ra arte, hain zuzen. Behin-betiko erabakia eta gero, zozketa egingo dute. Hori horrela, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak udaletxeko iragarki oholean eta udalaren webgunean, iragarkien taulan, daude eskuragarri.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide