Joan den asteburuan ospatu zituzten sanantonak getariarrek, baina festei nolabaiteko amaiera ofiziala emate aldera, Getariako Musika Bandak San Anton Kontzertua eskaini du gaur eguerdian Salbatore elizan. Goizean goiz, bandako musikariek diana jo dute; alde batetik,12:30ean eskaintzekoak ziren emanaldiaren atariko gisa eta, bestetk, herritarrei bertaratzeko deia eginez.
Ahaleginak bere fruitua eman du, parrokia erabat bete baita. Eserleku gehienak bete dira eta zenbait lagunek zutik jarraitu dute kontzertua. Eserita nahiz tente, gozatu ederra hartu dute Getariako Musika Bandak taularatu duen errepertorioarekin. Eneritz Jauregi zuzendariaren gidaritzapean, askotariko pieza erakargarriak jo dituzte, gehienak ezagunak gainera: Santander, Carmina Burana, Ireland: Of legend of lore, The Lion King, Tapia ta Leturia eta Coco. Zuzendariak, tarteka, abestien inguruko azalpenak ere eman ditu.