Gaur arratsaldean egingo dute futbitoko Floren Memorialeko bilera informatiboa

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 22a

XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako finala. (Utzitakoa)

Gure Txeru elkarteak XIV. Floren Memoriala futbito txapelketari buruzko bilera irekia egingo du gaur iluntzean, Berdura plazan. Bertan, besteak beste, izena emateko baldintzak argituko dituzte. 

Gure Txeru elkarteak antolatuta, XIV. Floren Memoriala futbito txapelketaren inguruko azalpenak emango dituzte gaur iluntzean. Hain justu, 19:00etan egingo dute bilkura Berdura plazan, eta bertan, besteak beste, parte hartzaileek izena ematerakoan kontua izan beharreko baldintzak argituko dituzte. 

Hori horrela izanda, antolatzaileek gutxienez talde bakoitzeko arduradun bat gerturatzea eskatu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide