'Esnatu ala hil' liburua aurkeztuko dute ostegunean Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 20a

Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuarekin. (Elkar)

"Helduleku" izan nahi du liburuak, "euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna". Zarautz jauregian izango da osteguneko saioa, 18:30ean, Artzape Euskaltzaleon Plazaren ekimenez.

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, Esnatu ala hil liburuaz ariko dira ostegun honetan Zarautz jauregian. Liburuaren bi egile Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak eskainiko dute solasaldia, 18:30ean hasita, eta interesa duen ororentzat librea izango da sarrera.

Hain justu ere, bi protagonistak euskararen egoeraren diagnosia egiten saiatu dira orrialdeetan, Iurrebasoren tesitik abiatuta, eta zazpi ataletan banatu dute proiektua. Liburuak "helduleku" izan nahi du, "euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna". Egileen esanetan, "noraez gisako batean" dago euskararen indarberritzea: "Ez dira garairik distiratsuenak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide