Sanantonak direla eta, bihar aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 16a

Organikoa eta ontzi arinak 08:30ean jasoko dituzte, eta papera eta kartoia ez dituzte jasoko.

Bihar, urtarrilak 17, San Anton eguna ospatuko dute Getarian, eta hori dela eta, hondakin komertzialen bilketan aldaketak iragarri ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Hain zuzen ere, organikoa eta ontzi arinak 08:30ean jasoko dituzte, eta papera eta kartoia ez dituzte jasoko. Igandean, ohiko ordutegian egingo dute bilketa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide