Getariako udal bulegoa herritarrentzat zabalik egongo da astelehen arratsaldeetan ere

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 14a

Getariako udaletxeko sarrera. (Getariako Udala)

Herritarren beharretara hobeto egokitzeko zabaldu du ohiko ordutegia, eta urritik apirilera irekiko dute astelehen arratsaldeetan, bi orduz, 17:00etatik 19:00etara. 

Getariako udal bulegoa herritarrentzat astelehen arratsaldeetan ere irekita egongo da aurrerantzean. Bi orduz egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara, urritik apirilera bitartean.

Udalak azaldu du neurri horren helburua herritarren beharretara hobeto egokitzea dela, eta udal zerbitzuetarako sarbidea erraztea, bereziki goizez bertaratzeko aukerarik ez dutenentzat.

Ohiko arreta ordutegiari eutsiko zaiola ere jakinarazi du udalak: astelehenetik ostiralera, udal bulegoa irekita egongo da 09:00etatik 13:00etara.

Getariako Udalak herritarrak animatu ditu ordutegi zabalago hau baliatzera, udalarekin harremanak errazteko eta arreta hurbilagoa eskaintzeko helburuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide