Getariako ahalduntze taldeak ongizate emozionalari eta autozainketari buruzko lau saio antolatu ditu urtarril amaieran hasi eta martxora arte egiteko. Saioa Garmendia adituak gidatuko du ikastaroa, eta izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 21era arte.
Antolatzaileek azpimarratu dute hamabost lagunentzako tokia egongo dela ikastaroan, eta izena emateko ordenaren arabera banatuko dituztela tokiak. Izena udaletxean eman daiteke, baita gizartekintza@getaria.eus helbide elektronikora idatzita ere.
Ikastaroa Zarautz jauregian izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, honako lau egun hauetan: urtarrilaren 26an, otsailaren 9an eta 23an, eta martxoaren 9an.