Postariz jantzi da Bizarzuri, gaur Getarian

Usua Garin 2026ko urtarrilaren 4a

Erregeen mezulari lanak egin ditu gaur Bizarzurik gaur Getarian. Postariaren jantzi berriak soinean, Errege Magoentzako gutunak jaso ditu haurren eskutatik.

Bihar arratsaldean egingo dute Errege Magoen desfilea Getarian, 18:30ean hasita. Aurretik, bezperan, mezulari bat bidali dute kostaldeko herrira: Bizarzuri, hain zuzen. Berrikuntza gisa, Bizarzuriren ohiko jantziak alde batera utzi, eta postari bezala jantzi dute. Izan ere, ohikoa duen bezala, herriko haurren desioak biltzen dituen gutunak jasotzen aritu da udaletxeko atarian, gero Errege Magoei emateko. 

Hotz egin du arratsaldean, baina euririk ez da izan, eta horrek animatu egin ditu haurrak eta haien gurasoak igande arratsaldean egindako ekitaldian parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide