Larunbatean izandako eguraldi heze, hotz eta goibelari erremedioa aurkitu zioten Getarian. Etxeko txikienetan pentsatuta, Gabonetako haur parkea izan zuten herrian, eta han aritu ziren jira eta buelta, saltoka, herriko haurrak.
Printzipioz, herriko plazan zen jarduera egitekoa, baina iragarrita zegoen eguraldia zela eta, kiroldegira lekualdatzea erabaki zuen Getariako Udalak. Kiroldegiko babesean, puzgarrietan jolas egiteko aukera izan zuten haurrek, baina iaz bezala, lekua ere egin zieten gailu elektronikoei ere.
Bizarzuri, arratsaldean
Gabonetako ekitaldiekin jarraituta, arratsaldean Bizarzuri helduko da Getariara, haurren gutunak jasotzera. 18:00etan izango da ekitaldia, udaletxeko atarian. Bertan, haurrek prestatutako gutunak jasoko ditu Errege Magoen laguntzaileak.