Gabon garaiko ekintzekin jarraituko dute datozen egunotan Getarian. Hala, bihar, larunbatean, Gabonetako haur parkea egingo dute. Puzgarriak izango dituzte Getariako haurrek, baita bestelako jolasak ere. Bi txandatan egingo dute: goizean 11:30etik 13:30era, eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara. Jarduera hau herriko plazan egingo zela aurreikusita bazegoen ere, biharko iragarrita dagoen eguraldi txarrak kiroldegira lekualdatzera eraman ditu antolatzaileak.
Egun bat geroago, igandean, Bizar zuriren etorrera izango dute kostaldeko herrian. Ekintza honetan ere aldaketak izango dira, hasieran aurreikusita baino ordu erdi lehenago hasiko delako. Hala, 18:00etan izango da Bizar zuri plazan, haurrei poztasuna ekarriz.