Dozenaka lagun irten da goiz partean kalera urtea korrika eginez agurtzera Getarian ere. Lasterkariek zein ikusleek, gazteek zein helduek, giro ederrean ospatu dute San Silbestre lasterketa.
Kiroletako arropak soinean batzuk, Gabonekin lotutako osagarriak jantzita besteak, herriko kaleetan barrena osatu dute ibilbidea, eta frontoian amaitu dute, hasitako puntu berean. Asier Medina izan da bizkorrena gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, hiru korrikalarik elkarrekin zeharkatu dute helmuga: Selene Aristik, Igone Aizpuruk eta Leire Castillok. Lasterketa amaitutakoan, hamaiketakoa eskaini diete frontoian bertan parte hartzaileei.
Argazkiak: Usua Garin.