Askizuko herri bidea berritzeko lana amaitu berri ditu Getariako Udalak, nekazariek, abeltzainek eta, oro har, oinezko guztiek segurtasun eta erosotasun handiagoz erabili ahal dezaten.
Lanak Hondalanak eta Eraikuntzak enpresak egin ditu lan horiek, eta 54.658,12 euroko aurrekontua izan dute –horietatik 30.061,97 euro Aldunditik jaso ditu, diru laguntzei esker–.
Irisgarritasuna eta erabilera baldintzak hobetu dituzte, udalaren esanetan, landa eremuko jarduera ekonomikoa eta herritarren eguneroko joan-etorriak erraztuz. Udalak azpimarratu du lehentasunezko jarduera dela landa bideen mantentzea eta hobekuntza, lehen sektorea babesteko eta ingurune naturala modu egokian zaintzeko.