Eguraldi txarra dela eta, Bista Onatik Berdura plazara lekualdatu dute Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera ekitaldia. Herritar mordoa elkartu da haiek bertatik bertara ikusteko eta gutunak emateko, eta ohi bezala, ez dira bakarrik etorri, izan ere, ohiko pertsonaia mitologikoen laguntza izan dute ibilbidean: Tartalo, Mari, Akerbeltz, Lamia eta Basajaun, esaterako.
Berdura plazan, haurrek etxean prestatutako gutunak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik, eta gozokiak banatu dizkiete guztiei.