Aitortza egin diete Getariako odol emaileei

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 13a

Almudena Ibarbia eta Jose Antonio Marin, odol emaileei egindako aitortza ekitaldian. (Gure Txeru)

Almudena Ibarbia eta Jose Antonio Marin omendu dituzte aurten, batak 40 eta besteak 50 odol emate egiteagatik.

Urtero odol emaileen ekarpena aitortzeko ekitaldiak egiten dituzte herriz herri, eta Getarian bi izan dira aurten omendu dituztenak. 

Hain zuzen ere, Almudena Ibarbia eta Jose Antonio Marinek jaso dute aitortza, Ibarbiak 40 eta Marinek 50 odol emate egiteagatik, zehazki. Bikoteak intsigniak eta oroigarriak jaso ditu, bere ekarpena eskertzeko asmoarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide