Elkano, Mundubira Espazioa museo berria bisitatzeko aukera izango dute getariarrek datozen asteetan

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 11

2022ko Elkanoren lehorreratzea. (Getariako Udala)

Zarautz jauregiko museoa urtarrilaren 16an inauguratuko dute, baina abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra bitartean, getariarrek aukera izango dute museoa aldez aurretik ezagutzeko bisita gidatuen bidez.

Elkano, Mundubira Espazioa museo berriak bisita gidatuak eskainiko dizkie getariarrei Gabonetan zehar, espazioa irekiera ofizialerako prestatzen ari diren bitartean, hain justu. Bisita horien bitartez, abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra bitartean getariarrek museoa aldez aurretik ezagutzeko aukera izango dute. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, eta udalak aurreratu duenez, euskarazko ikus-entzunezko edukiak erakutsiko dituzte. Hala ere, saioak gazteleraz egiteko aukera ere izango da. 

Elkano, Mundubira Espazioa museoa urtarrilaren 16an inauguratuko dute. Egun horretatik aurrera, publiko orokorrarentzat irekita egongo da, eta bisitariek sarrerak Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dituzte. Bestalde, herritarrentzako ate irekietan plazak mugatuak izango dira, eta talde bakoitza 15 pertsonakoa izango da, gehienez. Izena emateko, interesdunek Turismo Bulegora jo dezakete, baita infoturismo@getaria.eus helbidera idatzi edota 943-14 09 57 zenbakira deitu ere.

Hona hemen bisiten egutegia: 

  • Abenduak 20, larunbata: 11:30.
  • Abenduak 21, igandea: 11:30.
  • Abenduak 23, asteartea: 09:30 / 11:30.
  • Abenduak 26, ostirala: 09:30 / 11:30.
  • Abenduak 27, larunbata: 11:30.
  • Abenduak 28, igandea: 11:30.
  • Abenduak 30, asteartea: 09:30 / 11:30.
  • Urtarrilak 2, ostirala: 09:30 / 11:30.
  • Urtarrilak 3, larunbata: 11:30.
  • Urtarrilak 4, igandea: 11:30.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide