Kalakanen kontzerturako eta Asisko Urmenetaren saiorako sarrerak, gaurtik eskuragarri

Onintza Lete Arrieta 2025eko abenduaren 10a

Kalakan musika taldeko kideak. (Kalakan)

Sorgina banaiz dokumentala eta solasaldia antolatu ditu Getariako Udalak abenduaren 21erako, eta Kalakan musika taldearen kontzertua, berriz, abenduaren 28rako. Gonbidapenak eta sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri, gaurtik.

Getariako Udalak bi kultur saio antolatu ditu datozen asteetarako, eta gaurtik daude eskuragarri sarrerak nahiz gonbidapenak Turismo Bulegoan. Batetik, abenduaren 21ean, igandearekin, Asisko Urmeneta sortzailearen Sorgina banaiz dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren, solasaldia izango da. Hitzordu hori 18:30ean Iturzaeta aretoan da, eta aretora sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena hartzea.

Bestetik, Kalakan musika taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 28an, igandearekin, 18:30ean hasita Salbatore Deuna parrokian. Sarrerak 5 euro balio du, eta horiek ere Turismo Bulegoan erosi beharko dira. Gaurtik daude eskuragarri.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide