Getariako Udalak herriko gaztetxoak animatu ditu abenduaren 24an, Olentzeroren etorrerako konparsan parte harzera.
Galtxagorriak, joareak, sorginak, ikazkinak eta baserritarrak dira gazetxoek beteko dituzten pertsonaiak, eta LH 6. mailatik gora eman daiteke izena, abenduaren 14 baino lehen, Gaztelekuan.