Azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar Getariako udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:00etan hasita. Biharko udalbatzarrak zortzi puntu edukiko ditu, horien artean garrantzitsuena 2026ko ekitaldirako aurrekontuen hasierako onarpena. Honakoak dira biharko udalbatzarreko puntuak:
- Gizarte Zerbitzuak
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal bakoitzaren artean etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmena urte batez luzatzeko erabakia hartzea.
- Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena
- Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Itunera atxikitzea.
- Cristobal Balentziaga kaleko garaje publikoen deialdia alokairu kontratu bidez aparkalekuak esleitzeko.
- Cristobal Balentziaga kaleko garaje publikoen deialdia salmenta bidez aparkalekuak esleitzeko.
- Cristobal Balenciaga 14 -2 solairuko 48 zenbakidun aparkatze plazaren emakida uztea eta dagokion diru kopurua itzultzea.
- Ogasuna eta kontuetarako berezia
- 2026ko ekitaldirako aurrekontuen hasierako onarpena.
- Kreditu aldaketa.
- 2006ko ekitaldiko maileguaren amortizazioa.