ELAN-Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen 30. jardunaldien barruan, zineforum saioa antolatu dute ostegun honetarako. Hori horrela, Tekuanak, uraren xinka gordetzaileak film dokumentala eskainiko dute 19:00etan hasita, Zarautz jauregian.
Ignacio Deceregak zuzendu eta Oxfam Intermoneko sustatatutako ikus-entzunezko honetan Guatemalako Xinka gazteek Los Esclavos ibaiaren arroan ur kalitatea monitorizatzen dute, megaproiektu eta kutsaduraren aurka. Ura bizirauteko errekurtso bat da eta lan komunitario honen bitartez euren kultura, identitatea eta lurra babesten dute.
Emanaldiaren ondoren, Oxfam Intermon erakundeko Denada unitateko arduradun eta eskualde ekintzaile Izaskun Marin Orio ariko da solasean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dokumentala eta solasaldia gaztelanaiaz izango dira.