'The Fairy Queen' ikustera joateko autobusa egongo da Getariatik Kursaalera

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 11

'The Fairy Queen' ikuskizuneko irudi bat. (Utzitakoa)

Kursaala Eskura egitasmoaren barruan jarri dute autobus zerbitzua. Ikuskizuna hilaren 19an, asteazkenarekin, izango da 19:30ean, eta autobusa 18:20an pasako da Getariatik. Interesa dutenek ostiral hau izango dute erreserba egiteko azken eguna.

Kursaala Eskura egitasmoaren barruan, The Fairy Queen hip-hop eta dantza garaikideko emanaldira joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik ere Kursaal Eszenak. Emanaldia hurrengo astean izango da, azaroaren 19an, astezkenarekin, 19:30ean, eta Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943-14 09 57 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita.

Erreserbak ostiral honetara arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da Getariako autobus geltokitik. Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du esteka honetan.

Sarrerak 11 eurotik hasi eta 62 eurora artekoak dira, eta langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da 943-14 09 57 zenbakira deituta, eta behin beharrezko erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).   

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dutela ere jakinarazi dute, eta kasu horretan, erositako sarreren dirua bueltatuko dela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide