Txakolin dastaketarekin agurtu dituzte sanmartinak Askizun

Intza Trula 2025eko azaroaren 11

San Martin eguna da gaur, eta asteartea izanagatik ere, dozenaka lagun bildu dira Askizun txakolin dastaketarako. Gaur dute festetako azken eguna bertan.

San Martin eguna da gaur, azaroak 11, eta Askizun festetako azken eguna gogotik ospatzen ari dira. Ostiralean abiatu zituzten sanmartinak bertan, eta astelehenean atsedena hartu bazuten ere, askotariko jarduerak izan dituzte gainerako egunetan. Gaur, esaterako, txakolin dastaketaz gozatu dute, txorizo pintxoek lagunduta.

Eguraldi bikainak borobildu du festa giroa auzoan, eta txakolin dastaketaren aurretik, Gazte Alaiak txistulariekin goiz eresia eta meza ere egin dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide