Getariako EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar arratsaldean. Bertan izango dira Unai Urruzuno EH Bilduko Politika instituzionaleko arduraduna, une politikoaren irakurketa partekatua eskaintzen eta Nazio Elkarrizketaren gakoak aurkezten; bestetik, Eneko Miralles Ogasuna eta kontuetarako hautetsiak, 2026ko aurrekontu proposamena azalduko du; eta azkenik, Ainitze Gereka zinegotzia, moderatzaile lanetan arituko da.
Koalizioko militanteak nahiz herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Zarautz Jauregian izango da hitzordua, 18:30ean hasita.