Ameli ipuin kontalaria izango da gaur arratsaldean liburutegian

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 4a

Ameli ipuin kontalaria Getarian izango da gaur arratsaldean. (utzitakoa)

Ameli ipuin kontalariak kontatuko dizkie ipuinak herriko haurrei eta gaztetxoei, 17:00etan hasita.

Gaur arratsaldean egingo dute ipuin kontaketa saioa Getariako liburutegian. Haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa izango da, eta Amelik kontatuko ditu istorioak. Amaia Elizagoien da Ameli proiektuaren atzetik dagoen arduraduna, eta 2015. urtetik dabil ipuinak kontatzen. Bakarlari bezala eta musikariekin batera aritzen da narratzaile lanetan. Gaur egun Itziar Teietxearekin batera Euskal Herrian barrena ibiltzen da, entzun nahi dituenari ipuinak eta istorioak kontatuz. 

Hori horrela, 17:00etan izango da hitzordua, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide