Aterpean borobildu dute Alkate Txiki eguneko egitaraua

Mireia Galarza Bastida 2025eko urriaren 26a

Kulki elkartearen eskutik hainbat joko egin zituzten kiroldegian. Iluntzean, afaria egin zuten Berdura Plazan, eta Osto DJarekin eman zioten amaiera bi eguneko ospakizunari.

Ostiral arratsaldean hartu zuten haurrek herriko ardura. Lehendabizikoz, herritarren eskaerak entzun zituzten, eta horiei ere erantzun zieten. Jarraian, Menditxoko parkea inauguratzea egokitu zitzaien Getariako ardura hartu berri zuten gaztetxoei, eta segidan, buruhandiez gozatzeko aukera izan zuten herrian zehar.

Ostiralekoarekin nahikoa ez, ordea, eta atzo ere festaz gozatzen jarraitu zuten belaunaldi gazteenek. Izan ere, Kulki elkartearen eskutik hainbat joko egin zituzten kiroldegian eta buru handiak ibili ziren kalez kale Pepita Enbil musika eskolako trikitilariekin batera. Iluntzean, afaria egin zuten Berdura Plazan bakoitzak bere janaria eramanda, eta Osto DJarekin eman zioten amaiera bi eguneko ospakizunari. Dagoeneko, Haritz Alberdi eta bere taldearena da berriro ere herriko ardura, hurrengo urtera arte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide