Bihar amaituko da Mendi Astea, Joxepo Teresen hitzaldiarekin

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 21a

Joxepo Teres. (Guka)

Joan den astean egitekoa zen hitzaldia, baina Palestinaren aldeko mobilizazio eguna tarteko astebete atzeratu zuten. Joxepo Teres Arkamurka natur elkarteko eta Aranzadi zientzia elkarteko kideak eskainiko du hizketaldi hori, bihar arratsaldean, Iturzaetan.

Joan den asteazkenean zen abiatzekoa Getariako Mendi Astea, baina Palestinaren aldeko mobilizazio eguna tarteko, astebete atzeratu zituen udalak egun horretarako antolatutako ekitaldia.

Bihar egingo dute, beraz, hilak 22. Hain justu ere, San Anton bio monton izeneko hitzaldia eskainiko du Joxepo Teres Arkamurka natur elkarteko eta Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Iturzaetan izango da, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide