Graka kolektiboak antolatuta, hiru kontzertu eskainiko dituzte gaur iluntzean Getariako gaztetxean. Oraingo honetan Go! NYHC, Flash eta Guts taldeak entzuteko aukera izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrerak gaztetxean bertan erosi ahalko dira, 10 euroren truke.
Go! NYHC talde estatubatuarraren lehen bira europarra da eta Bartzelonatik, Madriletik eta Zaragozatik pasa ostean, Getarian egingo du geldialdia asteazken honetan, Txekiar Errepublikako Guts musikariekin batera. Flash taldekoak, berriz, Brigada Criminal, Arrotzak edota Dictadura taldeetan aritutako musikariek sortu zuten, eta punka eta rockaren jorratzen dituzte.