Balentziagari buruzko Nazioarteko II. Biltzarrak nazioarteko hainbat aditu bildu ditu Getarian

Julene Sorarrain 2025eko urriaren 3a

Balentziagaren bueltako testuinguru biografikoak, kulturalak eta lanekoak aztertzen dituzten ikerketak dira ikusgai museoan. Gainera, jostunari buruzko 24 lan ere aurkeztu dituzte, "munduko osoko erakunde eta ikerlariek bidalitako 60 proposamenen artean aukeratutakoak".

Cristobal Balentziaga Getariako jostunari buruzko nazioarteko bigarren biltzarra ospatzen ari dira egunotan Getariako museoan. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, biltzarrean ikusgai jarri dituzte jostunaren eta haren ondarearen alderdi guztiei buruzko kalitatezko lan eta ikerketa proposamen "berritzaileak", eta horiek arlo guztietakoak direla azaldu dute: pertsonala, enpresakoa, sormenekoa, teknikoa eta abar. Gainera, Balentziagaren bueltako testuinguru biografikoak, kulturalak eta lanekoak aztertzen dituzten ikerketak ere ikusgai dira bertan.

Edizio honek moda historikoari eta garaikideari buruzko ikertzailerik nahiz moda hezkuntzako profesionalik ospetsuenetako batzuk bildu ditu, mundu osoko ikerlariek proposatutako 24 azterlan berriak aurkezteko.

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi bezala, Balentziagak gogora ekartzen du "tokikotik globala proiekta daitekeela; euskal nortasuna indartu egiten dela munduarekin partekatzen denean; eta kultura dela herri gisa aurkezteko gure gutunik onenetako bat".

Hori horrela izanda, gaur agurtuko dute biltzarra, merkaturatzearen eta marka irudiaren inguruko bi mahai ingururekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide