Cristobal Balentziagaz nazioarteko bigarren biltzarra egingo dute ostegun eta ostiral honetan

Onintza Lete Arrieta 2025eko irailaren 30a

Balentziaga museoa.

Jostunari buruzko 24 lan aurkeztuko dituzte, "munduko osoko erakunde eta ikerlariek bidalitako 60 proposamenen artean aukeratutakoak".

Balentziaga museoak Cristobal Balentziaga Getariako jostunari buruzko nazioarteko biltzarra antolatu du bigarrenez, eta egitasmoa ostegun eta ostiral honetan izango da, Getariako museoan. Irekiera ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak parte hartuko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, biltzarrean ikusgai jarri nahi dituzte jostunaren eta haren ondarearen alderdi guztiei buruzko kalitatezko lan eta ikerketa proposamen "berritzaileak", eta horiek arlo guztietakoak direla azaldu dute: pertsonala, enpresakoa, sormenekoa, teknikoa eta abar. Era berean, Balentziagaren inguruko askotariko testuinguru biografiko, kultural eta profesionalak aztertuko dituzten ikerketak ere erakutsiko dituzte.

"Moda historikoaren eta garaikidearen ikertzaile eta aditu ospetsuenetako batzuk" eta modaren hezkuntzako eta komunikazioko hainbat profesional elkartuko dira, "mundu osoko erakunde eta ikerlariek bidalitako 60 proposamenen artean aukeratutako" Balentziagari buruzko 24 lan aurkezteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide