Gaur amaituko da Getariako Guraso Eskolan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2025eko irailaren 30a

Bi haur baloi eta patinete banarekin. (Pixabay)

Saioak ostiraletan izango dira, 12 urte arteko gurasoentzat, eta izena udaletxean bertan eman daiteke, edo mezu bidez.

Getariako Guraso Eskola saioak ostiraletan egingo dituzte 0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin, Iturzaeta herri eskolan. Denera ordu eta erdiko bederatzi saio antolatu dituzte, eta ordutegia 14:30etik 16:00etara izango da.

Izena emateko epea gaur, irailak 30, asteartea, amaituko da. Interesa duenak udaletxean bertan eman dezake, edo gizartekintza@getaria.eus helbidera mezua idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide