'Doodem' ikuskizuna eskainiko dute datorren asteartean Getarian

Aiora Arriola 2025ko abu. 14a, 10:00

'Doodem' ikuskizuneko protagonistak agertoki batean. (Cristobal Balenciaga Museoa)

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko emanaldietako bat izango da Doodem. Eñaut Zubizarreta eta Iñigo Xalbador musikariekin batera izango da agertokian, Amaiur Luluaga dantzaria. Cristobal Balenciaga museoan izango da ikuskizuna, 20:30ean hasita.

Datorren asteartean, abuztuaren 19an, Donostiako Musika Hamabostaldia dela eta, Doodem ikuskizuna eskainiko dute Eñaut Zubizarreta abeslari nahiz biolontxelo eta perkusio jotzaileak, Iñigo Xalbador saxofonistak eta Amaiur Luluaga dantzariak Getarian. Cristobal Balenciaga museoan izango da emanaldia, 20:30etik aurrera.

Moruk Senegaldik Europara egindako bidaia kontatzen duen emanaldia da Doodem, eta kontakizuna egiteko, agertokian musika eta dantza uztartuko dituzte Zubizarretak, Xalbadorrek eta Luluagak.

Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira. 16 euroren trukean eskura daitezke horiek honako esteka honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide