Uda girotzeko, bakarrizketa saioa eta hondartzako jokoak antolatu ditu Getariako Gazte Asanbladak

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 9a, 16:00

Getariako Gazte Asanblada bere 14. urtemuga ospatzen. (Utzitakoa)

Datorren asteburua girotzeko bakarrizketa saioa antolatu dute eta hurrengo astebururako, berriz, gaztetxoentzat hondartzako jolasak.

Getariako Gazte Asanbladak bi ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako herriko gune banatan, biak uda girorako aproposak. Bat kultur arloko ekintza izango da, eta bestea, berriz, kirol arlokoa. Aurrenekoa ostiral iluntzerako prestatu dute: bakarrizketa emanaldia izango da, Bista Onan. 19:30ean hasiko da saioa, eta hiru lagun igoko dira oholtzara: Lide Arregi, Julen Pagazaurtundua eta Mikel Ramos.

Gazte Asanbladak antolatutako bigarren ekintza, berriz, hurrengo astean izango da, hilaren 19an, larunbatarekin. Hondartzako jolasak egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Ordua biharko bera izango da, 19:30ean hasiko da, baina tokia desberdina izango da, Gaztetape hondartzan elkartuko baitira gazteak. Petankan, 123 kalaban, zelai errean eta boleibolen ariko dira, eta aurreratu dute saridun ezustekoak egongo direla. Saria lortzeko, ordea, gutxienez jokoetako batean parte hartu beharko dute bertaratzen direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide