Bandtzaldia musika jaialdia eskaini zuen Getariako Musika Bandak joan den ostiralean Ketarriko plazoletan, eta gau giro ederrean, herritarren belarriek gozatua hartu zuten. Bandaren emanaldian parte hartu zuten, gainera, Kepa Aranguren eta Aratz Perez musikari getariarrek.
Publiko anitzarentzako kantuak prestatu zituen bandak ostiraleko emanaldirako: AC/DC, Barricada, Queen, Mecano nahiz Kortatu taldeen abestiak eskaini zituzten, besteak beste.
(Argazkiak: Jabier Zatarain eta Getariako Musika Banda).