Repsol Gidaren Solete bat jaso du Getariako Amona Mariak

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 8a, 11:26

Amona Mariaren ataria. (Utzitakoa)

Jatetxeei eta jakiak eskaintzen dituzten negozioei aitortza egitea dute xede Repsol Gidak banatzen dituen Soleteek. Getariako establezimenduak jaso du zigilu hori aurten.

Amona Maria delicatessenek Repsol Gidak urtero banatzen dituen Solete bereizgarria jaso du. Jatetxeei eta jakiak eskaintzen dituzten negozioei aitortza egitea dute xede Soleteek, produktuagatik, zerbitzuagatik edo nortasunagatik bereizten direnei.

Aurten hainbat Solete banatu ditu Repsol Gidak, eta eskualdera iritsi da horietako bat; Getariara, hain zuzen. Dena den, ez da eskualdean –eta Getarian– bereizgarri hori jasota duen negozio bakarra. Hainbat dira Solete aitortza jasoa dutenak: Azkoitiko Aittola Zar; Azpeitiko Da, Egaña eta Kiruri; Zumaiako Atari, Idoia, Kraken; Getariako Dona Donik, Marukak, Balearrik, Politenak eta Elkano Txikik; Zarauzko Ismael Salayerok, Nativek, JA Argiñanok, Melemelek, Tidorek, Arrivatik, Carlos Arribasek; Orioko Mola Molak; eta Aiako Izeta.

Bestalde, Repsol Gidak Sol sariak ere banatzen ditu, goi mailako jatetxeen artean. Eskualdean badira bereizgarri hori duten jatetxeak ere: Getariako Elkano eta Kaia-Kaipe; Orioko Katxiña; Zarauzko Aiten Etxe, Gure Txokoa eta Kirkilla Enea; Aizarnazabalgo Araneta; Zestoako Iraeta; eta Zumaiako Hamarratz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide