Reggae doinuak eguzkipean, egunari amaiera bikaina emateko

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 6a, 09:00

Giro ederrean ospatu dute beste urte batez Reggaetaria jaialdia. Hainbat herritar bertaratu zen atzo arratsaldean Erreugiñak, Bombclat!, Grompy, Eira, King Konsul eta Revolutionary Brothers musikarien emanaldiak entzun eta dantzatzera. 

Reggaeak hartu zuen atzo arratsaldean Bista Ona. Izan ere, beste urte batez antolatu zuten Reggaetaria jaialdia eta herritar ugari bertaratu zen dantzan egitera.

Hainbat izan ziren oholtzara igo ziren artistak, hala nola Erreugiñak, Bombclat!, Grompy, Eira, King Konsul eta Revolutionary Brothers. Hala, arratsaldeko 19:00etan hasi eta iluntzerarte, reggae musikaz gozatzeko aukera izan zuten gerturatu zirenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide