Musika izango da asteburuko protagonista Getarian

Julene Sorarrain 2025ko eka. 30a, 15:02

King Konsul abeslaria Adarretatik jaialdian. (Elisa San Juan)

Getariako Musika Bandak urteroko kontzertu berezia eskainiko du uztailaren 4an, ostiralarekin. Ketarriko plazoletan izango da, eta "gustu ezberdinetako" herritarrei zuzenduta egongo da. Larunbatean, aldiz, reggae doinuak nagusituko dira Bista Onan. 

Getariako Musika Bandak beste urte batez antolatu du Bandatzaldia jaialdia. Uztailaren 4an ospatuko dute, eta aurtengo edizioan Kepa Aranguren eta Aratz Perez arduratuko dira herritarrak girotzeaz. Iaz bezala aurten ere, "publiko eta gustu ezberdineko" kantuak prestatu dituzte: AC/DC, Barricada, Queen, Mecano edota Kortatu talde ezagunen abestiak eskainiko dituzte, besteak beste, asteburuko emanaldian.

Kontzertua Ketarriko plazoletan izango da, 22:00etan hasita, eta herritar guztiei zuzendu die gonbita.

Larunbatean, reggae jaialdia

Reggae estiloko musikak hartuko du Getaria asteburuan, Reggaetaria festa antolatu baitute larunbat iluntze parterako. Kontzertuak Bista Ona begiratokian egitea erabaki dute, 19:00tan hasita, eta honako musika taldeak igoko dira oholtzara zuzeneko saioak eskaintzera: Erreugiñak, Bombclat!, Grompy, Eira, King Konsul eta Revolutionary Brothers. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide