Txirrindulari bat zauritu da furgoneta batek harrapatuta, Getarian

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 11a, 13:09

11:55 aldean gertatu da ezbeharra N-634 errepidean, Askizura igotzeko bidegurutzearen inguruan. Furgonetak kolpatutako txirrinduzaleak lepouztaian hartu du min.

Furgoneta batek txirrindulari bat kolpatu eta zauritu du gaur eguerdian Getarian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 11:55 aldean gertatu da ezbeharra N-634 errepidean, Askizura igotzeko bidegurutzearen inguruan, Zumaiarako noranzkoan. Furgonetak kolpatutako txirrinduzaleak lepouztaian hartu du min, eta ospitalera eraman dute.

Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu dira istripua gertatu den tokira eta trafikoa etenda egon da denbora batez Zumaiarako bidean, baina dagoeneko ez dago ibilgailuentzako oztoporik errepidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide